Archive for the 'Sailkatugabeak' Category

BERDINKETA VIGO-N ETA ORAIN LESIOAK

Aurreko aste buruan, vigon Celta-ren aurka berdinketa lortu genuen, baina hala ere Sporting-ek galdu eta laugarren gaude Sporting-ekin berdinduta. Celtaren aurka galtzen hasi eta gero Delibasic-ek gola sartu eta berdinketa lortu genuen, hurrengo egunean berriz Sporting-ek Malaga-ren aurka galdu egin zuen 3-2 eta horregatik orain berdindu egin diogu puntuetan Sporting-i.

Baina zori txarra gaur bertan etorri da, Xabi prieto-k besoko erradioa eta kubitoa hautsi ondoren ezingo du 4 asteetan jolastu, gaur bertan operatu behar diote, Quiron klinikan.

Ea aste honetan Nastic- en aurka irabazi eta igoera postuetan sartzen garen.

ANIMO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

AZKENEAN IGOERA POSTUETAN

Azkenean bai, azkenean erreala igoera postuetan sartu da gaur lortutako garaipenarekin. Gurko partidan errealak 1-2 irabazi dio “albacete balompie” taldeari eta horregatik eta “Sporting de Gijon” taldearen berdinketagatik jarri da erreala 3. postuan. Baina horrela nahi badugu amaitzea, hurrengo partidetan oso ondo jolastu eta garaipenak beharko ditugu.

Ea hurrengo partidak irabazi eta lehenengo mailara igotzen garen.

ANIMO!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

BERRIRO ERE GARAIPENA

Gaur ere errealak irabazi egin du xerez-en aurka. Gaurkoan 4-2 irabazi du eta azkeneko asteetan gertatzen ari den bezala Xabi Prieto(penaltiz), Victor Casadesus(penaltiz),Iñigol Diaz de Cerio eta Gaizka Garitanok sartu dituzte golak. Irabazten hasi da 2-0, baina lo hartu dute eta xerez-ek 2-2 koa jarri du markagailuan. Orduan berriro ere esnatu eta bi gol sartu ditu azkeneko txampan.

Honela jarraitzen badu hurrengo urtean berriro Bartzelona, Madrid, Sevilla eta beste batzuekin egongo gara.

Animo eta jarraitu honela!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

LEHEN MAILATIK GEROZ ETA GERTUAGO

Gure erreala lehen mailatik geroz eta gertuago dago, baina lehen mailara igotzeko jokalarien gogoa eta jarraitzaileen animoak beharrezkoak izango dira. Mailaz igotzeko etxean jolastu behar diren partida guztiak irabazi behar dira, baina orain biharko partidan pentsatu behar dugu eta ez beste gauza batzuetan. Bihar Xerez-en aurkako partidan garaipena behar dugu eta horretarako gogo asko beharko da.

Animo eta zorte on!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

ONDO OSATUTAKO TALDEA

Jadanik hasi da bigarren itzulia eta errealak neguko fitxaketa denboraren ondoren talde hau du:

Entrenatzailea: Jose Ramon Eizmendi

Atezainak: Asier Riesgo eta Claudio Bravo

Atzalariak: Carlos Martinez; Gerardo Garcia; Ion Ansotegi; Mikel Gonzalez; Mikel Labaka; Victor Ruben eta Xabier Castillo.

Erdilariak: Alvaro Novo; Daniel Estrada; David Vaughan; Francisco(Fran) Merida; Gaizka Garitano; Gorka Elustondo; Gorka Larrea; Ignacio(Nacho) Perez; Jose Luis Marti; Markel Bergara; Mikel Aranburu eta Xabier Prieto.

Aurrelariak: Andrija Delibasic; Garikoitz Uranga; Iñigo Diaz De Cerio; Morten Skoubo eta Victor Casadesus.

Baina aste honetako partidan Jose Ramon Eizmendik horietako batzuk bakarrik hautatu ditu elcheren aurkako partidarako. Hauek dira: Riesgo, Bravo, Gerardo, Labaka, Ansotegi, Mikel Gonzalez, Castillo, Xabi Prieto, Estrada, Marti, Garitano, Aranburu, Fran Merida, Nacho, David Vaughan, Iñigo Diaz De Cerio, Delibasic eta Victor.

Besteak ez ditu aukeratu, Morten Skoubo min hartuta dagoelako eta besteak entrenatzaileak esan duelako.

Listen to this podcast Listen to this podcast

Hori da hori garbiketa

Errealak oso ongi jolastu eta merezitako garaipena lortu zuen “LAS PALMAS”ekipoaren aurka eta gainera inork espero ez zuen bezala, 4-0 irabazi zion. Golak lehenengoa Iñigol Diaz de cerio-k sartu zuen, bigarrena Xabi Prieto-k eta hirugarrea eta laugarrena etorri berri den Victor Casadesus-ek. Gol horiez gain bosgarrena eta seigarrena sartzeko aukerak izan zituzten baina ez zituzten ondo aprobetxatu. Garaipen honegatik eta Elche-ren porrotagatik erreala igoera postuetan sartu da.                               ANIMO ERREALA!!!!!!!!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

GENARO ZELAIETA

Errealeko jokalari ohi Genaro Zelaieta hil da asteburu honetako larunbatean, gaixotasun oso larri batengatik eta horregatik bai erreala profesionaletakoek eta baita erreala talde guztietakoek, bai infantiletakoek, kadetetakoek eta jubeniletakoek ere egin dute minutu bateko isilunea. Espero dugu errealak gaur irabazitako partida berari eskaini diotela, berak irabazi bai zituen errealarekin bi ligako garaipenak eta gainera gazte hil da errealeko atzelaria zena.

Listen to this podcast Listen to this podcast

erreala 1ran

Erreala primeran, Iñaki Badiolaren proiektuak, jadanik bete ditu bere proposamen batzuk. Berak esan zuenez, Fran merida Arsenaleko gaztea, Pep Marti sevillakoa, victor mallorca-tik, nacho perez getafetik eta alberto morgado gaztea alavesetik real sociedad b-rako.

Honela, Errealak bere lehen partida jolastu du, bost fitxaketak taldean zirela eta gainera bostek jokatu ahal izan dute eta ezin zuen partidak hobeago amaitu eta nola ez errealak irabazi egin dio poli ejido-ri, almeriako bigarren mailako taldeari eta gure erreala motibazio pixkat gehiagorekin jolasten ari da eta hori ikusleek nabaritu egiten dute. AUPA ERREALA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!  Eta jarraitu honela, ANIMO!!!!!!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

nire bloga

    Kaixo, ni Beñat naiz eta nire bloga errealari buruz joango da. Eta errealari buruz den-dena idatziko dut hemen, beno saiatuko naiz eta espero dut nere bloga bisitatzea.

Listen to this podcast Listen to this podcast