BERDINKETA VIGO-N ETA ORAIN LESIOAK
Aurreko aste buruan, vigon Celta-ren aurka berdinketa lortu genuen, baina hala ere Sporting-ek galdu eta laugarren gaude Sporting-ekin berdinduta. Celtaren aurka galtzen hasi eta gero Delibasic-ek gola sartu eta berdinketa lortu genuen, hurrengo egunean berriz Sporting-ek Malaga-ren aurka galdu egin zuen 3-2 eta horregatik orain berdindu egin diogu puntuetan Sporting-i.
Baina zori txarra gaur bertan etorri da, Xabi prieto-k besoko erradioa eta kubitoa hautsi ondoren ezingo du 4 asteetan jolastu, gaur bertan operatu behar diote, Quiron klinikan.
Ea aste honetan Nastic- en aurka irabazi eta igoera postuetan sartzen garen.
ANIMO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! 
Listen to this podcast