Archive for Martxoa, 2008

GEROZ ETA PARTIDA GARRANTZITSUAGOAK

Gaurtik aurrera, errealak geroz eta partida garrantzitsuagoak izango ditu, orain igoera postuetan  dago eta, hau da,2.mailako sailkapenaren aurrealdean dago.Hurrengo partida Sportingren aurka du. Jokalariek ezin dute motibazio faltarekin atera. Beno, baina, aurreko partida alde batera utzi eta hobe dugu hurrengo partidan pentsatu. Gainera larunbatean galtzen badugu Sporting-ek aurreratu eta igoera postuetatik aterako ginateke, orduan larunbatean gogo handiarekin atera eta behintzat puntu bat lortu beharko dugu, nahiz eta hiru puntu lortzea nahiago izan.

ANIMO!!!!!!!!!!!!!!! 

Listen to this podcast Listen to this podcast

PARTIDA GARRANTZITSUA

Gaur errealak partida oso garrantzitsua du Numancia taldearen aurka eta gainera gaurko partidarako anoeta zelaiko pistean eserlekuak jarri dituzte jendea eseri dadin. Gurko partida arratsaldeko 18:30 etan izango da anoeta futbol estadioan. Numancian jokatutako joaneko partidan 2-1 galdu zuen errealak numanciak azkeneko minutuan sartutako golarengatik, baina partida honetara motibazio gehiagorekin gatoz azkeneko partidetako garaipenengatik.
ANIMO ETA ZORTE ON!!!!!!!!!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

AZKENEAN IGOERA POSTUETAN

Azkenean bai, azkenean erreala igoera postuetan sartu da gaur lortutako garaipenarekin. Gurko partidan errealak 1-2 irabazi dio “albacete balompie” taldeari eta horregatik eta “Sporting de Gijon” taldearen berdinketagatik jarri da erreala 3. postuan. Baina horrela nahi badugu amaitzea, hurrengo partidetan oso ondo jolastu eta garaipenak beharko ditugu.

Ea hurrengo partidak irabazi eta lehenengo mailara igotzen garen.

ANIMO!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

BERRIRO ERE GARAIPENA

Gaur ere errealak irabazi egin du xerez-en aurka. Gaurkoan 4-2 irabazi du eta azkeneko asteetan gertatzen ari den bezala Xabi Prieto(penaltiz), Victor Casadesus(penaltiz),Iñigol Diaz de Cerio eta Gaizka Garitanok sartu dituzte golak. Irabazten hasi da 2-0, baina lo hartu dute eta xerez-ek 2-2 koa jarri du markagailuan. Orduan berriro ere esnatu eta bi gol sartu ditu azkeneko txampan.

Honela jarraitzen badu hurrengo urtean berriro Bartzelona, Madrid, Sevilla eta beste batzuekin egongo gara.

Animo eta jarraitu honela!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

LEHEN MAILATIK GEROZ ETA GERTUAGO

Gure erreala lehen mailatik geroz eta gertuago dago, baina lehen mailara igotzeko jokalarien gogoa eta jarraitzaileen animoak beharrezkoak izango dira. Mailaz igotzeko etxean jolastu behar diren partida guztiak irabazi behar dira, baina orain biharko partidan pentsatu behar dugu eta ez beste gauza batzuetan. Bihar Xerez-en aurkako partidan garaipena behar dugu eta horretarako gogo asko beharko da.

Animo eta zorte on!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Listen to this podcast Listen to this podcast